2008.12.29: Abesbatzak Astrabuduan abestuko du

26/12/2008 19:30

 

Tokia: Astrabuduako Lorentzo Deunaren Eliza

   

Hora: 20:00etan.

   

XXII Gabonetako Kontzertu Koralak Jaialdia

   

Hilak 27, 29 eta 30. 20:00etan. San Lorenzo elizan.
Antolatzailea: Abots Alai Abesbatza.

   

Hilak 27 Coro de Cámara (Leioa), ahots mistoak. Coro Urretxindorra Abesbatza (Bilbao), ahots grabeak. Coro Euskeria Abesbatza (Bilbao), ahots mistoak.

   
Hilak 29 Bogoroditsie (Durango), ahots mistoak. Mendibaiarte Abesbatza (Erandio), ahots grabeak. Itxartu Abesbatza (Getxo), ahots mistoak.

   
Hilak 30 Orfeón de Usansolo (Galdakao), ahots mistoak. Otxote Danok Bat (Portugalete), ahots grabeak. Abots Alai Abesbatza (Astrabudua-Erandio), ahots zuriak.

   
29ko Abesbatzen zertzelada batzuk:

    

Bogoroditsie Abesbatza: ganbara abesbatza lez osatu zen Durangon duela hamar urte pasatxo, bere partaideen musika-kezkak bideratzeko asmoz. Urteak joan eta urteak etorri abesbatzentzako musika garaikidea zabaltzeko eta ohiko koruen zirkuitoetatik kanpo geratzen diren ahots-espresabide berriak ezartzeko asmoak sendotu dira taldean. Hori dela-eta, musikalan berriak sortzeko musika-egile batzuekin aritu dira elkar lanean eta aldi berean Estatuko abesbatz-ondarea aberasten lagundu du.
weborria: https://www.myspace.com/bogoroditsie

   

Erandioko Mendibaiarte Abesbatza: 1999an sortu zen, bere partaideen kezkei erantzunez eta Erandion aspaldiko sustarrak dituen tradizioari eutsi nahian.  Otxotearenb pentsamoldea dute eta halaxe jarraitu nahi dute etorkizunean ere. Hainbat jaialditan eskuhartu dute, hala nola: Portugalete, Arrigorriaga, Plentzia, Berango, Lamiako, Erandio, Miranda de Ebro, Zierbena, Ondiz, Bizkaiko Foru Aldundia… eta, aldi berean, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak (BAEk) antolatzen dituen ekitaldi guztietan ere bai. Abesbatza herriarena eta herriarentzat da, horregatik , maitasun osoz, bere herrikideei eskaintzen dizkie bere kontzeru gehienak, bere Udalak antolatzen dituen egitarauetan eskuhartuz: desanesioa, habaneren lehiaketa, Avilako Nazioarteko Jaialdiaren irekiera, Erandioko Musikaren Egun Europarra, ...

   

Itxartu Abesbatza: gure taldeari buruzko informazioa webgune honetan ikusi daiteke, orriaren goialdean dagoen zerrendako Abesbatza klikatuz.

   

Egitaraua: Beste bi abesbatzenak ez ditugu ezagutzen. Itxartu Abesbatzak abenduaren 20an Algortako San Nikolas elizan abestu zuen berbera izango du eta webgune honetan "Gabonetako kontzertua" izeneko albistean ageri da.

—————

Back