ITXARTU TALDEA 1976. urtean sortu zen, Algorta-Getxon ALGORTAKO ITXARTU EUSKAL DANTZARI TALDEArekin batera. Helburua Euskal kultura bultzatzea zen, eta modu berezian betiko euskal kulturaren Folklore adierazpena berreskuratu, zabaldu eta hedatzea. Garai horietan oso lan garrantzitsua egin zuten Iñaki Uriak (Dantzarien Irakasleak), Fernando Torrontegik eta Arantza Zubillagak.
1986ko martxoan eratu zen formalki ITXARTU TALDEA Ismael Moral presidente zela, eta Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Turismo Sailaren menpe dagoen Kultura Fundazioen Erregistroan inskribatu zuten. Garai horietan Euskal Kultura bultzatzen jarraitzeaz gain beste ekintza hauek ere sartu ziren: kirolak, olgetakoak, gastronomikoak, eta abar…
Gaur egun ITXARTU TALDEA osatzen duten taldeak hauek dira:
- Itxartu Euskal Dantzarien Taldea
- Itxartu Musika Eskola
- Itxartu Abesbatza
- Itxartu Antzerki Taldea
- Itxartu Mendigoizale Taldea
- Itxartu Kirol Taldea
- Itxartu bestelako ekintzak